2017ko jaietako kartela
Heme_2017
2017ko Jaietako Kartel Lehiaketaren emaitza erabaki du epaimahaiak. Aurtengo irabazlea Gorka Argandoña izan da “Berriozar bizia” izeneko lanarekin. Kartelak jaietako gai asko jorratzen ditu eta ilustrazio-teknikaren aldeko apostua da. Bertan Eguzki plaza ikus daiteke, baita neska-mutil nagusiak, konpartsa, botxak eta Berriozarko armarriko arkumea ere. 600 euroko saria jasoko du.
Herriko lehen saria Paula Medinak eskuratu du, “Las fiestas de todos y todas” kartela aurkeztuta, eta 300 euro jasoko ditu. (Kartela ikusi).
Haurren kategorian Asier De Miguel Ortigosaren “Super kotoi” kartelak irabazi du. (Kartela ikusi).