- Hasiera
- >
- >
- 012
012
Berriozarko Udalak 012 telefono zerbitzua eskaintzen die herritarrei.
- KUDEAKETA. Honakoak eska daitezke: katastro eta errolda ziurtagiriak, bestelako ziurtagiriak (ondasunak, zergen ordainketa egunean edukitzea… ), ordainagirien kopiak, inprimakiak, ordainagirien ordainketa eta ordainketen helbideratzea.
- IZEN EMATEA ETA HITZORDUAK. Udalak eskaintzen dituen jarduera eta ikastaroetan izena eman daiteke, baita sarrerak erosi, distribuzio zerrendetan harpidetu edo Udaleko teknikariekin hitzordua lortu ere.
- INFORMAZIOA.
- Herriko eta 012an sartuta dauden herri guztietako udal informazioa: instalazioak, zerbitzuak, kultur eta kirol agenda, tramiteak egiteko argibideak, ordenantzak, zergak, ikastaroak eta dirulaguntzak, deialdiak eta lehiaketa publikoak, intereseko abisuak eta abar.
- Oinarrizko hornidura enpresen izapideak (telefonoa, gasa, elektrizitatea eta ura). Bestelako izapideak: Nafar Gobernua, osasun arloko zerbitzu eta zentroak, hezkuntza, garraioa eta aisialdia, elkarteak eta abar.
- ABISU, KEXA ETA IRADOKIZUNAK. Zerbitzuei edo udaleko jarduerei buruzko kexak aurkez daitezke, iradokizunak egin edo abisu bat eman (hiri-altzariak, argiztapena… )
- Nafarroan, hiru zenbaki markatuz (012); Nafarroatik kanpo, 948 012 012 zenbakia markatuz.
- Zerbitzu orduak: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara.
- 012@infolocal.org helbide elektronikoaren bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan.
Proiektuaren helburua da herritarren eta Udalaren arteko harremana erraztea eskura daukagun teknologia telematikoa erabiliz:
- 012 telefonoa
- Bide telematikoa: web, posta elektronikoa, informazio-kioskoa eta teletestua
- Zuzeneko arreta Udaletxeko Auzo-Bulegoan
012 zerbitzua erabiltzeak hainbat datu pertsonal jasotzea dakar. Berriozarko Udalarena da datu horien tratamenduaren ardura. Datuen tratamenduaren xedea 012ren bidez interesdun pertsonak eskatutako zerbitzuak kudeatzea da, orri honetan azaldu bezala. Titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak dauzkate, baita beste eskubide batzuk ere, web honetako Pribatutasun Politikaren berri ematen duen ataleko informazio gehigarrian adierazi bezala. Halaber, datuak babesteko udal ordezkariari ere galdetu ahal zaio: dpd@berriozar.es
Toki-Erakundeak:
Agoitz |
Atarrabia |
Altsasu |
Antsoain |
Aranguren (Labiano, Zolina, Taxoare, Aranguren, Mutiloa) |
Areso |
Barañain |
Beriain |
Berriobeiti (Añezkar, Artika, Oteitza, Berriobeiti, Larrageta, Berriogoiti, Elkarte, Lotza, Aitzoain, Ballariain), |
Berriozar |
Burlata |
Cadreita |
Caparroso |
Corella |
Deierri(Allotz, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Azkona, Bearin, Eraul, Gorozin, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu-Deierri, Murugarren, Errezu, Ugar, Hiriberri-Deierri, Zabal, Zurukuain) |
Eguesibar(Olatz, Ibirik, Altzuza, Ardanatz, Azpa, Badostain, Sagaseta, Elkano, Egues, Elia, Sarriguren) |
Erriberri |
Ezkabarte (Sorauren, Orikain, Zildotz, Eusa, Orrio, Makirriain, Azotz, Arre) |
Ezkaroze |
Galar (Arlegi, Cordovilla, Espartza, Eskirotz, Galar, Olatz, Getze, Subitza) |
Goizueta |
Gesalatz (Argiñao, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain, Bidaurre) |
Ibargoiti (Abintzao , Idotzin, Izko, Getze, Elo), |
Itzaga Mank. (Urrotz, Itzagaondoa, Ardanaz) |
Jaitz |
Jaurrieta |
Kaseda |
Legarda |
Leitza |
Lerin |
Litzoain |
Lodosa |
Milagro |
Noain-Elortzibar (Imarkoain, Noain, Zabalegi, Dorre, Iharnotz, Gerendiain, Elortz, Zulueta), |
Odieta (Anotzibar, Ziaurritz, Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Ostitz, Erripa) |
Olazti |
Orontze |
Otsagabia |
Santsol |
Tafalla |
Tutera, |
Uharte |
Ultzama (Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Gerendiain, Ilarregi, Iraizotz, Larraintzar, Lizaso, Suarbe, Urritzola-Galain, Zenotz) |
Untziti (Altzorritz, Artaitz, Zenborain, Naxurieta, Untziti, Zabaltzeta) |
Valtierra |
Viana |
Villafranca |
Zizur Nagusia |
Zizur Zendea (Undiano, Muru-Asterain, Zarikiegi, Asterain, Larraia, Paternain, Zizur Txikia, Gazolatz) |
Zúñiga |
Nafar Gobernuko unitateak:
- Nafarroako Lansare;
Ingurumen eta Lurralde Antolamenduaren Z.N., - Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua,
- NASUVINSA,
- Lehendakaritza Departamentua;
- Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzua,
- Hezkuntza Departamentua.