Mª TERESA BURGUI JURÍO 1963ko uztailaren 3an jaioa.
E-mail: teresaburgui@hotmail.com
Formakuntza: Kazetaria. Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari Buruzko Masterra.
Ibilbide profesionala: Nire lan ibilbidearen zati handi bat gizarte mugimenduekin lotuta garatu dut, komunikazio eta kudeaketa arloetan.
Nazioarteko lankidetzarako hainbat GGKEetan lan egin dut, Madrilen eta Euskal Komunitate Autonomoan, baita GGKEen Espainiako Koordinakundearen zuzendaritzan ere. Azken bi urte hauetan postu bera daukat GGKEen Nafarroako Koordinakundean.Beste batzuekin batera, B2Comunicación Aholkularitza sortu nuen, enpresa, gizarte erakunde eta enpresa txikien komunikazio estrategikoan espezializatua.
Elkartasuna oinarri duen ekonomia ere interesekoa daukat, erantzukizun eta ekitate irizpideak sustatzen dituen kontsumo-alternatiba gisa.REASen lan egin dut (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Nafarroako Sarea), erakundeko elkarteen gizarte-ikuskaritza zereginetan.
Ibilbide politikoa: Batzarrekoa naiz 2013. urtetik eta alderdi horren koordinakundekidea 2017.etik. Legealdi honetan Berriozarko Udaleko IEko zinegotzia.
Bestelakoak: Nazioarteko lankidetza arloan egindako lanarengatik, gertutik ezagutzen dut herrialde txirotuen egoera, Erdialdeko Amerikakoena bereziki, hainbat alditan egon bainaiz bertan. Zero Pobrezia Plataformaren sorreran parte hartu nuen Estatuaren mailan eta Pobreziaren Kontrako Hitzarmenaren sorreran Nafarroan.
|