Tratamenduaren Jardueren Erregistroa
Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrak xedatutakoa betetzeko, 2018ko maiatzaren 25ean Berriozarko Udalaren Tratamenduaren Jardueren Erregistroa argitaratu da. Halaber, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren 31. artikuluak xedatutakoa aplikatu nahi da.
Aipatutako lege organiko horretaz gain, erregistroa argitaratu da Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 6-bis artikuluak xedatutakoa jarraituz (artikulu hori Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren hamaikagarren azken xedapenak aldatu zuen).