2026ko irailak 15
Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren aurkezpena
Datorren irailaren 24an ildo estrategikoen eta jarduera programen aurkezpena egingo du Udalak, 19:00etan, Kulturgunean.
Udalak 2025. urtearen amaieran hasi zuen Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana, udalerriko trafikoa hobetzeko eta seguruagoa eta jasangarriagoa egiteko, eta ibilgailuen, bizikleten eta oinezkoen arteko bizikidetza errazteko.
Mugikortasun Iraunkorreko Plana errealitate bat izango da 2026aren amaieran, eta hura egiteko lanak bi fasetan gauzatu dira: lehena, mugikortasun diagnostikoa egiteko; bigarrena, ekintza eta neurri zehatzen plana duena.
Datorren irailaren 24an ildo estrategikoen eta jarduera programen aurkezpena egingo du Udalak, 19:00etan, Kulturgunean.
Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu planari ekarpenak egitera, auzotarren beharretara egokitu dadin. Inkesta honetan zure ekarpenak egin ditzakezu.
