Berriozarko Udaltzaingoak esku hartu du urruntze agindua urratzeagatik, emakume baten eta adingabe baten segurtasuna bermatuz
Berriozarko Udaltzaingoaren agenteek, Polizia Foralarekin elkarlanean egindako operazioan, 53 urteko gizon bat atxilotu dute Kautelazko Neurria Urratzearen eta Kalte-eragitearen delituak egitea leporatuta, bikotekide ohiari eraso egiten saiatu ondoren, zeinarengandik urruntze- eta komunikazio-agindua indarrean duen.
Poliziaren esku-hartzea hainbat bizilagunek abisua eman ondoren hasi zen, adingabe bat zegoen etxebizitza batean zaratak eta oihuak entzuten zirela eta. Agenteak bertaratu ziren, adingabea lokalizatu zuten eta ama nahiz haurra herriko beste toki batera eraman zituzten. Gizona, lekutik ihes egina zen dagoeneko.
Ondoren, gizonak bigarren etxebizitza aurkitu zuen eta garajetik sartu zen elementu zulakariekin; bertan, biktimaren kotxearen gurpilak zulatuta kalteak eragin zituen. Berriozarko Udaltzaingoaren agenteek garajean bertan atzeman zuten gizona, eta atxilotu egin zuten.
Atxilotua Foruzaingoaren bulegoetara eraman zuten, eta Polizia Judizialaren Dibisioak eginbideak ireki zituen emakumearen kontrako indarkeriaren arloko epaitegiaren esku uzteko.