Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Acto Aniversario de la Fuga del Fuerte San Cristóbal. Lugar: Salón de Actos Colegio Mendialdea

Heme_2018

Maiatzaren 22an 80 urte beteko dira Ezkabako ihesaldia gertatu zenetik. 795 preso saiatu ziren gotorlekutik ihes egiten; horietatik 585 bat harrapatu zituzten eta 206 mendian hil zituzten, bost Berriozarko Espartzeta eremuan.

Gertaera latz horrek gure historian izan duen garrantziarengatik eta Ezkabaren magalean bizitzeagatik, Berriozarko Udalak oroipen ekitaldia antolatu du maiatzaren 17an, 19:00etan.

Hasiera batean ekitaldia Berriozarko Entzunaretoan egin behar zen, baina bertaratzeko eskaerek berehala gainditu zutenez entzunaretoko aforoa, 580 eserleku dituen Mendialdea Eskolako areto nagusian egitea erabaki zen. Interesa duen berriozartar oro animatzen dugu 948012012 telefonoaren bidez eskaera egitera apirilaren 30 baino lehen.

Volver arriba