Amaitu da Gipuzkoako etorbidetik Zortzikoren biribilgunerako sarbideen berregituratzea
Heme_2015
Lanen helburua da ER sektoreko herritarrak Berriozartik ateratzea hobetzea eta garraio publikoa hobetzea.
Uztailaren 1ean, eguerdian, ireki ziren Gipuzkoako etorbidetik Zortzikoren biribilgunerako sarbideak. Hain zuzen, sarbide horien konfigurazio berria Nafarroako Gobernuko Bideen Zerbitzuarekin eta Iruñerriko Mankomunitateko Garraio Publikoko Arloarekin elkarlanean diseinatuta egin da.
Lanak HNV-Harinsa aldi baterako enpresa-elkarteak egin ditu, eta beharrezkoak ez ziren elementuak kentzean oinarritu da, besteak beste, amaierako zatian zegoen espaloia, eta bai sortu den tokia hobeki banatzean ere. Horrek aukera eman du lehendik Berriozarrera sartzeko zegoen bideari edo lerroari eusteko, baina irteteko bi lerro sortzea ibilgailuentzat eta beste bat, berariazkoa, garraio publikorako. Azken hori beharrezkoa zen billabesen zerbitzua hobetzeko, eta udalerriak garraio publikoaren alde egindako apustuaren emaitza da.
Lehengo egoerarekin alderatuta beste hobekuntza bat ere ekarri du: irteteko bi lerroak gauzatzea (lehen bi lerro egiten ziren Auzalor kaletik, baina toki hori ezagutzearen, gidarien borondate onaren edo kamioi edo billabesa batek ez erabiltzearen mende egoten zen) eta bi lerro horietako bat Auzalor kaletik zuzenean ateratzeko erabiltzea, zirkulazioan tarte edo aukera bat izatea itxaron behar izan gabe. Begien bistakoa da ez duela biribilguneko arazoa konpontzen, baina autoak ateratzea errazten du.
Lan hauek egiteko finantzaketa lau erakunde hauek egin dute (lau zati berdin izan dira): Nafarroako Gobernuaren Bideen Zerbitzua, Iruñerriko Mankomunitateko Garraio Publikoko Arloa, Berriozarko Udala eta Decathlon etxea, azken horri ere onura ekarriko baitio ibilgailuen irteeran egindako aldaketak.
Sarbideak berregituratzeko lanez gain, Zortzikoren inguruan ur hornidura berritu da (70eko hamarkadako hoditeria zaharra kendu da) eta ingurabideko argiteriaren kanalizazioa konpondu da, trabatuta baitzegoen eta hausteko arriskua baitzuen.