Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

ARANTZA BIFIDO ELKARTEAREN ALDEKO ANTZERKIA

Heme_2012

Azaraoaren 17an, larunbatarekin, ospatuko da Entzunaretoan.

ANPHEB elkartearen logoa

ANPHEB elkartearen logoa

Nafarroako Arantza Bifido Elkartearen 20. urtehurrena dela eta hurrengo larunbatean, hilak 17, antzerki emanaldia ospatuko da Berriozarko Entzunaretoan, elkartearendako diru-sarrerak lortzea helburu duena.

Antzerki emanaldia Ilusiona taldeak haurrendako prestatu duen “Peluches.com” lana izango da. Ekitaldia 18:30ean hasiko da. Sarrerak 3 eurotan jarriko dira salgai takilan ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenago edo, aldez aurretik har daitezke, Elkarteak Arantzazu kalean duen egoitzan, 2. atariko behekaldean.

20. urtehurrena honetan larunbatean bertan hitzaldiak egingo dira Kulturgunean. Gaiak hezkuntza, elikadura eta sexualitatea izango dira, Arantza Bifidorekin loturik, eta goizeko 11etan hasiko dira.

Jarduera huek segida izango dute hurrengo astean. 21ean lan saioa izango dute Nafarroako Parlamentuan eta, bukatzeko, 24an jaialdi berezia ospatuko dute Movie Aretoan, musika eskaintza anitzarekin.

Volver arriba