Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Bandoa: Donibane sua, 2017: Baimendutako guneak

Heme_2017

Tradizioa den moduan, ekainaren 23an Donibane Sua piztuko da. Honako leku hauek prestatu dira horretarako:, Artiberri (markatutako eremua) eta Auzo Zaharra (parkean).

Bi eremu hauetan zona errespetatzea eta zaintzea eskatzen da, landaredia arriskuan ez jartzea eta lekua erabat garbirik uztea; horretarako, hondakin bakoitzak behar duen edukiontzia erabiliko da. Gauean sua ongi itzalita geratuko da

Basoa pasealekua erabili ahalko da afariak egiteko, ez suak pizteko. Basoa pasealekuan ez da surik eginen lurrean, tresnen gainean baizik, hau da, barbakoak edo su txikiak erabilita. Honetarako eremua Musika Eskolatik Eguzki plazaren kioskoraino sartzen da. Erabiltzen den eremua garbi utzi behar da, horretarako Iruñerriko Mankomunitateak jarriko dituen edukiontziak baliatuz.

Osasun Etxearen ondoko aparkalekuan ohiko Akelarrea ospatuko da, ikuskizun partehartzailea, 22:00etatik aurrera. Behin bukatzen delarik 2 su izanen dira jauzi egin ahal izateko. Ikuskizun honetan parte hartzera dei egiten dugu.

Volver arriba