Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

BERRIOZAR 1512-2012

Heme_2012

Nafarroa Bizirik Elkarteak eta Berriozarko Udalak bi ekitaldi antolatu dituzte, datu historikoen bidez garai hartako nafarren bizimodua eta sentimendua ezagutzeko aukera emanen digutenak.

500 urte igaro dira Aragoi eta Gaztelako armadak Nafarroako Erreinua konkistatu zuenetik. 1512ko uztailean armada indarrez sartu zen Nafarroako bihotzean.

Orduko gertakariek azkartu zuten herri osoaren burujabetzaren galera ekarriko zuen prozesua. Nafarroa herri burujabea zen; herri txikia baina Pirinioen bi aldean estrategikoki kokatua. Herri gisa Gaztela bera eta bere hedatze-nahia baino askoz lehenago sortua. Izan ere, IX. mendean, jada, hemengo herritarrek bizimodu egonkorra zuten Iruñeko Erreinuaren egitura politiko-instituzionalean, geroago Nafarroako Erreinua izanen zena.

Gure herriari dagokionez, historiak dio 1512ko azaroaren amaieran Nafarroako errege Albreteko Joan III.a Berriozarrera heldu zela eta Ezpeleta Jauregian kokatu zuela kuartel nagusia, aurre egiteko zerbait gehiago egitearen aldekoa baitzen. Abenduaren 1ean Joan III.ak nafar leialei idatzi zien. Gutunean bere gogo-aldartea azaldu zuen eta baimen osoa eman zien mendekoei bakoitzak bere etorkizuna erabakitzeko.

Nafarroa Bizirik Elkarteak eta Berriozarko Udalak bi ekitaldi antolatu dituzte, datu historikoen bidez garai hartako nafarren bizimodua eta sentimendua ezagutzeko aukera emanen digutenak.

Egitaraua ikusi

Volver arriba