Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

BERRIOZARKO ENTZUNARETO BERRIA

Heme_2012

Urriaren 7an inauguratuko da Berriozarko Entzunareto berria. Aurrerantzean, gure

Berriozarko Entzunaretoa.

Berriozarko Entzunaretoa.

herrian programatuko diren antzeki, musika, dantza edo zine emanaldiak bertan kokatuko dira.

 

Inaugurazio-ekitaldia urriaren 7an eginen da, 19etan. Eraikinari buruzko azalpenak eskainiko dira, baita herriko taldeen musika, poesia, antzerki eta dantza saioak ere. Helburua da Entzunaretoan kultur eta arte jarduerak hartzeko egonen diren aukeren berri ematea.

Inaugurazioan sartzeko txartelak jaso daitezke urriaren 2 eta 4an Kulturgunean eta urriaren 3 eta 5ean Musika Eskolan. Txartelak hartzeko orduak: 17etatik 20etara. Petsona bakoitzak bi gonbidapen jaso ahalko ditu, gehienez.

Hurrengo astean, urriaren 10 eta 11n, Entzunaretoa taldeka ezagutzeko ikustaldiak antolatu dira. Arratsaldeko 6etan eta 7etan eginen dira eta, izena emateko, urriaren 2tik 6ra deitu behar da 012 telefonora. Ikustaldia euskaraz edo gaztelaniaz egin ahalko da, aukeran.

Entzunaretoa joan den urtearen bukaeran hasi zen eraikitzen. Obrak uztailean bukatu ziren, baina ez da orain arte zabaldu, denbora behar izan baita oihalak eta soinu eta argi ekipoak kokatzeko.

Azysa enpresak gauzatu du Carmen Lagunas, Sara López eta Carlos Ortega arkitektoek sortutako ideia. Obraren azken kostua 822.047,91 eurokoa izan da (Beza barne), horietatik 500.000 Kultura Ministerioak emandakoak izan dira. Entzunareto berriak 600 m2ko oinplanoa dauka eta bertan 300 pertsona sartu ahalko dira.

 

Volver arriba