Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

BERRIOZARKO JAIAK: EGITARAUA

Heme_2012

Aurten Berriozarko Jaiak abuztuaren 29an hasi eta irailaren 2an bukatuko dira. Programak askotako jarduerak ekarriko dizkigu.

Kaleratze-agiria jaso duten Berriozarko familiek (Hipoteka dela eta Ukitutako Taldean bilduak) botako dute 2012ko jaietako txupinazoa abuztuaren 29an, asteazkena, arratsaldeko seietan, Eguzki plazan.

Txupinazoa bota baino ordu bete lehenago, Jaietako Kartel-Lehiaketako sariak banatuko dira Udaletxeko areto nagusian. Ekitaldi berean Emakumearen Arloko X. Argazki Lehiaketako sariak banatuko dira eta omenaldia eginen zaie Berriozarko Doinua Musika Bandari, Haizaldi Gaitariei, Elkarrekin Abesbatzari, Eskulan Artisauei eta Mireia Olaizi.

Abuztuaren 30ean, osteguna, jaietako jarduerak Berriozarko Auzo Zaharrean eginen dira, Maiordomoen Dantzaldia eta Botxa-Txapelketako finala, besteak beste.

Asteburuak askotako ekitaldiak ekarriko ditu: haur jarduerak, kirol jarduerak (herri kirola eta pilota jaialdiak), bigantxak, kaldereteak, hainbat musika emanaldi (jotak, flamenko-jaialdia, folklore nigeriarra, Gatibu, Gozategi eta Berrirock lehiaketako irabazlen kontzertuak eta DJak) eta, bukatzeko, argi-bateria eta jaietako azken traka.

2012ko Jai-Egitaraua

Volver arriba