Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

BERRIOZARKO ONDARE MATERIAGABEA BILTZEKO EGIDAKO LANAREN AURKEZPENA

Heme_2012

Ekitaldia abenduaren 14an eginen da, arratsaldeko 18:30ean, Entzunaretoan.

2011. urtean Berriozarko Udalak gure herriko ondare materiagabea biltzea eskatu zion Nafarroako Unibertsitate Publikoari. Lanaren xedea da gure herriko adineko pertsonei informazioa eskatzea, joan den mendean gure herria nolakoa zen jakiteko eta garai hartako bizimodua, arlo guztietan, ezagutzeko: etxea, lana, familia, eskola, eliza, harremanak, ospakizunak…

Proiektuan aurreikusita dago 30 elkarrizketa grabatzea bideoz. Lehenengo 10 elkarrizketa eginak daude, eta horiek izanen dira abenduaren 14an, ostirala, Entzunaretoan aurkeztuko direnak.

Aurkezpena garrantzitsua da gure herriarentzat; izan ere, aurrerantzean, guztien esku izanen dugu lan tekniko eta profesionala, gure arbasoen bizimoduaren testigantza emanen duena, baita Berriozarko bilakaerarena ere. Lan honek bide asko ireki ditzake irakaskuntzan, ikerketan eta, orokorrean, gaiaren zabalpenean.

Volver arriba