BIKOTE EGONKORREN UDAL ERREGISTROA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Heme_2012
Ezkontzaz kanpoko bikote egonkorren erregistroari buruzko udal ordenantza onartu da. Erregistroan nahi duten bikoteek eman dezakete izena, edozein dela haien sexu-orientazioa.
Udalbatzak 2012ko urtarrilaren 25ean onartu zuen ezkontzaz kanpoko bikote egonkorren batasunari buruzko udal ordenantza. Martxoaren 5ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 2012ko 45. zenbakian eta, hogeita hamar egun baliodun igarota, erreklamaziorik egin ez zenez, indarrean dago 2012ko abuztuaren 20ko 163. Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.
Udal Erregistroan izena ematen duten bikote guztiei “Berdintasunezko Bizikidetzarako Akordioa” ematen zaie. Horren bidez, konpromisoa hartzen dute etxeko lanak eta familia ardurak partekatzeko, aukera berdintasuna sustatzeko eta familian inolako indarkeriarik ez onartzeko.