Dokumental-emanaldia “Berriozarko Tokiko Agenda 21en 15 urte”
Heme_2014
1999ko abenduan abiatu zen Tokiko Agenda 21 egitasmoa Berriozarren, Jose Manuel Goldarazena Goñi buru zuen Udalbatzak onartua eta alderdi politiko guztien oniritziz. Egitasmoan ingurumen arloko hainbat jarduera kokatu dira, naturaren errespetua sustatzea bilatzen dutenak.
15 urte hauetan Berriozar herria eraldatu da iraunkortasunari begira. Izan ere, hainbat izan dira gauzatu diren ekimenak: Ezkaba mendiko zuhaizti autoktonoa berreskuratzea, argiteria publikoaren aldaketa kontsumoa eta argi-kutsadura murrizteko, garraio publikoaren eta bide gorriaren sustapena, Gazte Zentroaren eta Naturaren Gelaren eraikuntza bioklimatikoa (azken horretan ingurumenarekin lotutako ikastaroak eta lantegiak eskaintzen zaizkie berriozartarrei), hiri-baratze ekologikoen proiektua eta eko-feminismoaren sustapena, besteak beste.
Urtemuga ospatzeko urriaren 30ean, osteguna, “Berriozarko Tokiko Agenda 21en 15 urte” dokumentala emanen da Berriozarko Entzunaretoan. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta ikusle guztiek opari ekologiko bana jasoko dute.