Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Eskola Garraioa

Heme_2014

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak eskola garraioaren kontrol-kanpaina eginen du azaroaren 24tik 30era. Horretarako, ibilgailuak ikuskatuko dituzte (baimenak, agiriak, baldintza teknikoak eta segurtasun osagaiak, uhalak eta atxikitze sistemak) baita gidariak ere (gidatzeko baimena eta gidatzeko denbora eta atsedenak). Ikuskapena, batez ere, errepide arruntetan eta hiri-errepideetan eginen dute.

Eskola garraioan gertatzen diren istripuen %90 ibilgailura sartzen edo ibilgailutik ateratzen gertatzen dira, baita aurreko edo ondorengo uneetan ere. Gehienetan harrapatzearen arrazoiak adinez txikikoen, gidarien edo laguntzaileen deskuiduak dira.

Bestalde, eskola garraioa egiten duten 17.000 autobusen %60k badute segurtasun uhala. Beraz, horien eta atxikitze sistemen erabilera izanen da ikuskapenaren helburu nagusietako bat, jakina baita haur istripuetan gertatzen diren hamar lesio larri edo hilgarrietatik bederatzi saihesteko modukoak direla atxikitze sistemak eta segurtasun uhalak erabiltzen badira.

Volver arriba