Euskara ikasteko bekak, 2013-2014 ikasturtea, 2. deialdia.
Heme_2014
Berriozarko Udalak beken deialdia egin zuen euskara ikasteak sortzen duen gastua hein batean finantzatzeko, deialdia (130 kb).
2013/2014 ikasturtean egindako ikastaroen bekak uztailaren 15a arte eska daitezke (Udaleko Auzo-Bulegoa, Euskal Herria plaza 1). Beka ordaindutako matrikularen %40 izanen da. Bekak jasotzeko baldintzak dira, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea eta, bestetik, Berriozarko erroldan inskribatua egotea.
Bestalde, 2013ko azaroko deialdian, beka jaso zutenek uztailaren 15a baino lehen osatu behar dute eskatutako dokumentazioa (euskaltegiaren aistentzia-agiria).
Argibideak: Euskara Zerbitzua (948300359), euskara@berriozar.es
Beka eskatzeko bete beharreko agiria (35 kb).