Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Euskarazko jolastokia A ereduko ikasleentzat

Heme_2014

A_txolin_eus_webBerriozarko Txolin Ludotekak euskaraz jolasteko saio berezia eskainiko die A ereduan ikasten duten haurrei (euskara ikasgaia dutenak) ostiraletan 5etatik 6:30era, azaroaren 7tik aurrera.

Proposamena A ereduko 5, 6 eta 7 urteko haurrei egin zaie (haur hezkuntzako hirugarren maila eta lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailak). Interesa duten familiak Txolin Ludotekara joan daitezke (Eguzki plaza) edo telefono hauetara deitu: 610044010 (Txolin Ludoteka), 948300359 (Euskara Zerbitzua).

Helburua da horrela nahi duten familietako seme-alabek izan dezaten leku bat jolasaren bidez eskolatik kanpo ere euskararekin harremanetan egoteko. Esparru honetan eginen diren jarduerak A hizkuntza ereduan lortzen diren gaitasun komunikatiboen araberakoak izanen dira (oinarrizko ulermena eta esaldi errazak eraikitzea). Beraz, argi dago kasu honetan helburuak ez direla D ereduan ikasten duten haur euskaldunen jolas-saioen bidez lortu nahi direnak, azken talde horren helburuak baitira komunikazio osoko ohiturak errotzea eta hizkera ez formalaren adierazpideak aberastea.

Volver arriba