FICBE: zinema topaketak.
Heme_2014
FICBE jaialdia urriaren 22an hasi eta 25ean bukatuko da. Aurten ez da lehiaketarik izanen, izan ere, aurtengo helburuak dira nafar egileen filme nabarmenak erakustea, laburrak zein luzeak, eta egileekin (sortzaileak, aktoreak, zuzendariak…) zuzenenean hitz egin ahal izatea.
Emanaldi guztiak Berriozarko Entzunaretoan izanen dira, arratsaldeko 8etan hasita, 12 urte baino gehiagoko ikusleentzat. Sarrera doan.
Asteazkenean azken urteotako Jaialdietako film labur irabazleak emanen dira, baita Berriozarko Musika Eskolako irakasleek eta ikasleek egindako filma ere.
Ostegunean “Asier eta biok” filma emanen da. Bertan Amaia Merino zuzendaria eta Ainhoa Andraka produktorea egonen dira.
Ostiralean, batetik, Raúl De La Fuenteren “Virgen negra” eta 2014ko Goya saridun “Minerita” lanak ikusiko dira; bestetik, “Blue Lips” filmaren aurrerakina, Maitena Muruzabal produktoreak aurkeztuko duena.
Larunbatean Merche Alvarezekin bere laneei buruz solasteko aukera egonen da arratsaldeko 5etan Kulturgunean eta 8etan “Mercado de Futuros” izeneko lana ikusiko da Entzunaretoan.