Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Gaztegune berriaren zabaltze eguna.

Heme_2015

GazteguneMartxoaren 28an zabalduko da Gaztegune berria. Egun osoko jarduera egitaraua antolatu dute Berriozarko Udaleko Gazteria Arloak eta Gazteguneko gazteen biltzarrak.

Honako jarduera hauek eginen dira, jai giroan:

11:00etan Kalejira: Doinua Musika Banda Euskal Herria plazatik hasita eta Erraldoi eta Kilikien Konpartsa, Lantzeluze parketik hasita.

11:30 Gizarte Etxetik Gaztegunerako aldaketa.

12:00 Zabaltze-ekitaldia.

Jarraian ateak zabalik egonen dira, zentroa ikusi ahal izateko, baita askotariko hainbat jarduera ere. Eskulan artisauek hamarretakoa eskainiko dute eta ikusgai egonen da Berriozarko Udaleko Berdintasun Arloak antolatutako argazki-erakusketa. Aretoetan honako jarduera hauek eginen dira: Street Dance eta Hip Hop lantegia, Txori Zuri Dantza Taldea, Haurren Antzerki Lantegia, Flamenkoa, Haur Jolasak, Dja eta Gazteen Biltzarra.

14:00 Gazteen Bazkaria.

15:30 Mus eta karaokea.

18:00 Etxabejira.

20:00 Kontzertuak: Baserritars eta Isra Dja.

Aipagarria da Gaztegune berria eraikin ekologikoa dela, energia berriztagarri posible guztiak baliatzen dituena, eguzki energia edo orientazioa, esaterako. Izan ere, gure herriko eraikin tradizionalen balioak berreskuratu ditu. Beraz, ekonomia eta ekologia uztartu dira, gure gazteek lekua izan dezaten ingurumenarekin bat egiten duen eraikin osasuntsu batean.

Bestalde, esan behar da Udalak eraiki duela eta, horretarako, langabezian zeuden Berriozarko sei langile kontratatu zituela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez.

Volver arriba