Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Gorabeherak izango dira zirkulazioan 2015eko azaroaren 3a eta 6a artean

Heme_2015

Garapen Ekonomikorako Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Errepideen Zainketa Zerbitzuak jakinarazi duenez, 2015eko azaroaren 3an, 4an eta 5ean (eguraldia lagun bada) bideko zorua sendotzeko lanak egingo dira Iruñera ipar-mendebaldetik sartzeko biribilgunearen (Sanduzelai auzotik, PA-30, 19+450 kp) eta Berriozarrera sartzeko biribilgunearen (PA-30, 18+300 kp) artean eta bai bi biribilguneen artean dauden konexio adar guztietan ere.

Lan egiteko eta, ondorioz, zirkulazioari eragiteko ordutegia, gutxi gorabehera, 08:30 eta 21:30 artekoa izango da.

Unean-unean zenbait zati itxiko dira eta zirkulazioa murriztuko, seinaleak jarrita behar bezala, gune hauetan:

1.- Sanduzelaiko biribilgunearen eta Berriozarko biribilgunearen arteko konexio adarra, iparralderantz.
2.- Sanduzelaiko biribilgunearen eta Comarca I industrialdera eta Mercairuñara sartzeko goiko biribilgunearen arteko konexio adarra, iparralderantz.
3.- Comarca I industrialdeko eta Mercairuñako goiko biribilgunearen eta PA-34 errepidearen (Iruñerako mendebaldeko sarbidea) arteko konexio adarra, Iruñetik irteteko noranzkoan.
4.- PA-34 errepidearen eta Comarca I industrialdera eta Mercairuñara sartzeko goiko biribilgunearen arteko konexio adarra, Iruñera sartzeko noranzkoan.
5.- Comarca I industrialdera eta Mercairuñara sartzeko goiko biribilgunea.
6.- Comarca I industrialdera eta Mercairuñara sartzeko goiko biribilgunearen eta PA-34 errepidearen arteko konexio adarra, Iruñera sartzeko noranzkoan.
7.- Comarca I industrialdera sartzeko goiko biribilgunearen eta Berriozarrera sartzeko biribilgunearen arteko konexio adarra (zirkulazioaren bi noranzkoetan).

Ezarrita dauden ordutegi tarteetan, auto ilarak gertatu ahal izango dira Iruñera, Berriozarrera, Comarca I industrialdera eta Mercairuñara sartzeko

Volver arriba