Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Helduen ANTZERKIaldiaren XXXI. edizioa

Heme_2013

Azaroan Berriozarko Helduen ANTZERKIaldiaren XXXI. edizioa eskainiko da. Jardunaldi hau oso programazio garrantzitsua da gure herrian. Aurten 4 antzezlanek osatuko dute, Entzunaretoan ikusi ahalko direnak.

Azaroaren 3an, igandea, No Out Mugimenduak “A ambos lados del muro” lana ekarriko digu,  Patxi Zamoro lehen preso FIESari buruzkoa.

Hilaren 10ean Vaiven Taldeak “El club de las mujeres invisibles” antzezlana taularatuko du, musikaz lotuta, hainbat emakumeren aitormenak azaltzen dituena. Zuzeneko musika Iñaki Salvadorrek joko du.

Igande 17an Bikoteatroak “Lingua nabajorum” lana eskainiko du, euskarari buruz eta euskaraz.

Larunbat 23an, azkenik, Tdiferencia taldeak “Ni un bolero más” antzezlana taularatuko du, 2 emakumeri buruzko pasarteak ekarriko dizkiguna.

Azken antzezlan hori 8etan hasiko da, gainontzekoak 7etan. Sarreraren prezioa 4 eurokoa izanen da.

XXXI Antzerkialdia

Volver arriba