Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

IKASTETXEETAKO JANTOKIETAN BAZKALTZEKO DIRU-LAGUNTZAK. 2012/2013 IKASTURTEA

Heme_2012

Eskaerak eginen dira 2012ko azaroaren 9tik 23ra, biak barne.

Zabalik dago ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko dirulaguntzak eskatzeko epea (2012/13 ikasturtea).

Eskaerak egin beharko dira 2012ko azaroaren 9tik 23ra, biak barne, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (Kaleberri 12, behea).

Eskaera-orria aurkeztu beharko da, eskatzen dituen datuak beteta eta albiste honen bukaeran agertzen den eredua jarraituz; baita iazko errenta-aitorpenaren kopia ere.

Familia onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.- Eskaera egiten denean eta laguntza jasotzen den bitartean, Berriozarren erroldatuta egotea eta auzotasuna edukitzea.

2.- Adingabeak derrigorrezko hezkuntzan herriko ikastetxe publikoetan eskolatuak egotea (Mendialdea) edo beste ikastetxe publiko batean, hezkuntza administrazioak horra bideratua izan bada, herrian aukeratutako hizkuntza eredua ez egoteagatik.

3.- Kontzeptu horretarako Administrazioaren beste esparrutan ezarritako laguntzak eskatuta izatea.

4.- Udal zerga guztiak ordainduta izatea.

5.- Ikasturte bakoitzean udaleko organo eskudunak onartutako baremo ekonomikoak ezarritakoa baino familia-sarrera txikiagoa izatea, kontzeptu guztiak kontuan hartuta.

6.- Salbuespenez, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak txostena egiten badu, Udaleko organo eskudunak kontuan hartu ahalko ditu goian zerrendatutako baldintzaren bat betetzen ez duten espedienteak.

Arauak ikusi

Diru-laguntzaren eskabide-orria jaitsi

Volver arriba