Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

INAUTERIAK

Folklorea, festak eta erromeriak

80 hamarkadaz geroztik Berriozarren berezko inauteria ospatzen da, “´Txolin” XVIII. mendeko pertsonaiaren inguruan, Espoz y Minaren ordezkaria, frantsesen okupazioaren aurka matxinatua. Berriogoitin sortua, Artikako alkate izatera iritsi zen. Euskalduna zen, eta gaztelaniaz ja ere ez omen zekien. Felix Sarasa zuen izena.

Txolin goitizena, bere emaztearen etxetik hartu zuen, Artikako Txolinena. Pertsonaia honen inguruan konpartsa bat osatzen da bere lagunekin (txatxoak eta sorginak) eta etsaiekin (frantsesak), eta liskar eta dantzen artean (abesti eta dantza propioak ditu) Berriozarko kaleetan ibili eta Eguzki plazaraino joaten dira.

Inauteriko asteartea berezko ohitura da Berriozarko Auzo Zaharrean puska-biltzea egitea. Hau etxez etxe jakiak eskatzen ibiltzea da. Garai batean, errepikatzen zen leloa zen: “Txistor mistor longaniza, huevos, pan, vivo y dinero”; argi utziz zein zen bisitaldiaren xedea.

Volver arriba