INGURUMEN-JARDUNALDIAK
Heme_2012
Azaroaren 27an eta abenduaren 18 eta 20an.
Udaleko Ingurumen Arloa, Ohitura Osasungarriak Sustatzeko Komunitate Proiektuarekin bat eginik, etxetik herriko Eskola Publikora oinez edo bizikletaz joateko bide segurua sortzeko helburua duen proiektua lantzen ari da.
Azaroaren 27an, asteartea, PEDIBUS-OINBUSA proiektuaren aurkezpen publikoa eginen da Berriozarko Entzunaretoan 19:00etan, gaiari buruz herritarrekin hausnartzeko.
Hiru dira jardunbide-ardatzak:
- Bide seguruaren diseinua:PEDIBUS/OINBUSA.
- Bide-hezkuntzarako trebakuntza-ikastaroak ikasleak lagunduko dituzten helduentzat.
- OINBUSA erabiltzeko jardunbide egokien dekalogoa.
Ingurumen-jardunaldietako bigarren saioan (abenduak 18, 19:00etan, Kulturgunean) Etxeko Konpostari buruzko mintzaldia eskainiko da. Iruñerriko ingurumen teknikari Beatriz Yabenek argibideak emanen ditu jakiteko zein den sukaldeko, baratzeko edo lorategiko hondakin organikoei probetxua ateratzeko modurik hoberena.
Abenduaren 20an jardunaldietako azken saioa eginen da: “Arduraz kontsumitzeko tresnak” mintzaldia. Ávaro Cía SUMAconCAUSA elkartekideak Enpresometro Etikoa aurkeztuko du, enpresak gizarte eta ingurumen erantzukizunaren arabera sailkatzen dituen webgunea (19:00etan Udaletxeko Kulturgunean).