Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

IRISGARRITASUN SISTEMA PERTSONA GORRENTZAT

Heme_2012

Udaletxeko Auzo Bulegoan sistema berria jarri da: indukzio magnetikoko begizta hartzaile-transmisorea, entzumena murriztua duten pertsonek erabiliko dutena.

Berriozarko Udalak konpromisoa hartua du eta lanean ari da Eunate Elkartearekin komunikazio-oztopoak deuseztatzea eta irisgarritasun-baliabideak hiritarren eskura jartzea helburu duten ekimenak zabaltzeko.
Udaletxeko Auzo Bulegoan sistema berria jarri da: indukzio magnetikoko begizta hartzaile-transmisorea, entzumena murriztua duten pertsonek erabiliko dutena.

Indukzio magnetikoko begizta kable bat da, pertsona gorren irisgarritasuna bermatzeko, egokitu behar den espazioa inguratzen duena. Indukzio magnetikoko begiztak hartzen duen perimetroaren barnean, mikrofono, bozgorailu edo bestelako iturrien soinuak seinale magnetiko bihurtzen dira. Begiztak hartutako espazioaren barnean, protesiek seinale horiek jaso ditzakete. Sistemak entzumen-seinalea hurbiltzen du eta hartze-kalitatea hobetzen du. Horrela hainbat arazo gainditzen dira: inguruko zaratak sortutako ulertezintasuna, igorle eta hartzailearen arteko distantzia, erreberberazioa edo leku itxietan azal guztietan soinuak sortzen duen oihartzuna. Onuradunak izanen dira entzumen-protesiak (audiofonoak edo/eta inplanteak) erabiltzen dituzten pertsona gorrak.

Udalak indukzio magnetikoko begizta eramangarria ere erosi du, beharrezkoa den lekuetan erabiltzeko, esaterako, jende gutxiko bileretan. Sistemaren logotipoak identifikatuko du indukzio magnetikoko begiztaren gunea.

Sistema jartzeko Eunate Elkartearen laguntza izan dugu (Nafarroako Gorren Familien Elkartea). Udalak duela hainbat urte hitzarmena sinatu zuen elkarte horrekin.

Bestalde, jakinarazi nahi dugu edozein pertsona gorrek udal izapideren bat egiteko zeinu-hizkuntza interpretea behar izanez gero, horrela eska diezaiokeela Udalari.

Volver arriba