Martxoa: KULTURA NIPONDARRAri buruzko hilea Berriozarren
Heme_2014
Berriozarko Liburutegiarekin elkarlanean, Japonia hurbildu nahi dizuegu, beste kultura batzuk ezagutu ditzagun eta gure ohitura eta tradizioetatik harago begira dezagun, aberasgarria eta atsegina suertatzen baita.
Daiseku Ikeda japoniarrak dioen moduan, artea eta kultura arimaren adierazpen biziak dira. Haien funtzioa da pertsonak eta herriak lotzea, denok gizakiok garela ulertzean.
Hortaz, zinema, literatura, arte eta kulturaren bitartez, haien filosofiara eta errealitatea ulertzeko modura hurbilduko gara.
Jarduerak:
- Fofutxa japoniarrak egiteko lantegia. Martxoaren 7an, ostirala, 19:15ean, eta martxoaren 26an, asteazkena, 17:00etan. Kulturgunean.
- Astearte 11n, 19:30ean: Irakurle-kluba “Al sur de la frontera al oeste del sol” (Haruki Murakami). Berriozarko Liburutegian.
- Manga-komikiari buruzko marrazketa lantegia eta irakurle-kluba: “Kuroko no basket”, “Fairy tail” eta “Naruto”. Ostiral 14an, 19:00etan. Berriozarko Liburutegian.
- Karaokea. Ostiral 21ean, 19:15ean, Kulturgunean.
- Film japoniarraren emanaldia. Ostiral 28an, 19:15ean, Kulturgunean. Aukera ezazu otsailaren 28a baino lehen::
Lantegietan izena emateko: juventud@berriozar.es (ikastaroa egin baino lehen). Eraman beharreko materiala: guraizeak, arkatza, koloretako margoak, errotuladoreak, lekeda eta apaingarriak (fofutxa japoniarrak eta manga-komikiaren marrazketa).