Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Monolitoaren berriztapena eta “Memoriaren Ibilbidea”ren aurkezpena

Heme_2015

1938. urtean Ezkabako Gotorlekuko ihesaldiaren ondoren erahildako pertsonak gogoratzeko 2014an jarri zen monolitoa berriro jartzeko ekitaldia eginen da maiatzaren 22 ostiralean. Ekitaldia Ahaztuak Elkarteak antolatu du eta Berriozarko Udalak lagundu. Aurretik, ostegun 21ean, “Memoria berreskuratzearen oraina eta geroa” hitzaldia eskainiko da, Kulturgunean, 20:30ean.
Apirilaren 22an, 18:00etan, kaltetutako monolitoa ongi jarriko da berriro eta, horretaz gain, argibide-taula bat jarriko da memoria historikoarekin lotutako lekuak lotzen dituen ibilbidearen berri emateko: gotorlekua, botilen hilerria, ihesaldiaren 50. urteurrenaren oroigarria eta seinaleztatutako hobi komunak. Ekitaldian fusilatutako pertsona baten bilobak eta Ahaztuak Elkarteko kide batek hitz eginen dute eta hainbat musikarik parte hartuko dute.

Volver arriba