Berriozarren, Euskara eta merkataritza eskutik
Berriozar herri eleaniztuna da, eta bi hizkuntza koofizial ditu: euskara eta gaztelania. Gero eta gehiago dira euskaraz hitz egiten duten eta beren hizkuntzan zerbitzuak jasotzen dituzten Berriozarko herritarrak: hezkuntza, kultura, aisialdia, kirola, osasun-arreta, etab.
Berriozarko merkatariek ere urrats txiki edo handiak eman ditzakezue euskara zuen establezimenduetan sartzeko. Bezero euskaldunek eskertuko dute, eta horrek onurak ekarriko dizkizu negozio gisa.
Berriozarko Udalak bide horretan laguntzen dizue:
“Euskara Merkataritza” doako programa
– Zure establezimenduan euskara urratsez urrats sartzeko laguntza eta aholkularitza
– Materialak, kartelak eta beharrezko euskarri guztiak euskaraz eta gaztelaniaz
– Itzulpen zerbitzua
– Eskaera: urte osoan
Euskara ikastea
– AEK Auzalor euskaltegia: Maila guztiak (0tik hasita) eta ordutegi desberdinak
– Merkatarientzako berariazko ikastaroak
– Aurreinskripzioa: Ekainaren 30a arte / Izen-ematea: iraila
Dirulaguntzak
1. Euskarazko errotulaziorako, irudi korporatiborako eta webguneetarako dirulaguntza
Elementu elebidunen gastuaren % 90eraino
Eskaera: urte osoan
https://www.berriozar.es/eu/euskaraz-errotulatzeko-dirulaguntza/
2. Euskara ikasteko dirulaguntzak
Ikastaroko gastuaren % 100eraino (Berriozarko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzak)
Eskaera: urritik aurrera
https://www.berriozar.es/eu/euskara-ikasteko-dirulaguntzak/
Harremana:
Lur Gil Rey, Berriozarko Udaleko Euskara Zerbitzua
Berriozarko Udaleko Kulturguneko 1. solairua (Euskal Herria plaza, 1)
euskara@berriozar.es | 948300359