Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko urtarrilak 2

Bizikletetarako aparkalekuen sarea

Foto noticia

Berriozarko aparkalekua Iruñeko aparkalekuen sarean sartuta dago. Horrek esan nahi du Berriozarren alta emandako edozein erabiltzailek bi udalerrietan erabili ahal izango dituela.

Zein da tarifa?

Berriozarko bizikleta-aparkalekuko probaldia bukatutakoan, hau erabiltzeagatik, azaroaren 1etik aurrera, 2 euroko tasa kobratuko da hilean. Tasa honek honetarako eskubidea ematen du:

  • Bizikleta sareko edozein aparkalekutan aparkatzea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan, hilabetean zehar.
  • Bizikleta aparkaleku berean 48 ordu jarraian aparkatzea.
  • Aparkalekua, bizikleta elektrikoa doan kargatzeko entxufeak dituzten tokietan.

Nola erabili aparkalekuak?

Aurrez alta eman behar da hemen edo ‘NBici-Biziz’ aplikazioaren bidez (IPhone eta Android-erako ). Automatikoki, sarbide-kode bat emango zaizu. Alta eman ondoren, aparkalekuetara sartzeko hiru modu hauek daude:

  • Sarbide-kodea: sartu kodea botoietan atea irekitzeko.
  • Telefono-deia: deitu doan aparkaleku bakoitzean idatzita dagoen telefono zenbakira, alta hartzerakoan eman zenuen telefono mugikorretik. Komunikatzen seinalea entzundakoan, sakatu teklatuko kanpaia eta atea irekiko da.
  • Online: sartu NBici-Biziz aplikazioan, aukeratu aparkalekua, eta sakatu “atea” dioen botoi biribila

Non daude sareko bizikleta-aparkalekuak?

Bizikleta-aparkalekuen kokapena aparkalekuetako biniloaren QR kodean eta esteka honetan ikus daiteke: https://www.pamplona.es/nbici.

Volver arriba