Herritarrek parte hartzeko prozesua Maitena Hoteleko ingurunea aldatu aurretik.
Maitena Hotelaren jabetzak zona aldatzeko Hirigintza-Jarduketa Plan Berezia egin behar du, Udalarekin 2017. urtean sinatutako hitzarmenarekin bat.
Herritarrek parte hartzeko prozesua bi saiotan eginen da:
Lehena 2019ko martxoaren 6an, Kulturguneko areto hosgabetuan, arratsaldeko 7etan. Aurreproiektua eta enpresak egindako proposamena aurkeztuko dira eta horiei buruz eztabaidatuko da. Halaber, iradokizunak martxoak 11 arte aurkeztu ahal dira info@deurbanabogados.com helbide elektronikora bidalita.
Bigarrena martxoaren 13an, non landuko diren lehen saioa eta gero aurkeztutako proposamenak.
Herritarrak prozesuan parte hartzera animatzen ditugu, emaitza denon gustukoa izan dadin, ukitutako entitateen eskubideak errespetatuta.
Eskuragai: parte hartzeko prozesuaren agiria (gaztelaniaz), jarduketa azaltzen duten infografiak eta martxoaren 6an egindako aurkezpena.
Halaber, saioetan eta posta elektronikoz aurkeztutako iradokizunei egindako erantzunak esteka honetan ikus daitezke.