2023ko abenduak 29
Ibilgailu elektrikoen karga-gunea
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune berria dauka Berriozarrek, udaletxetxeko Kulturgunearen parean.
Berriozarko Udalak ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat jarri du herrian. “Electromaps” aplikazioaren bidez funtzionatzen du, eta bertan erregistratu, karga-gunea hautatu eta aktibatu beharko da. Kargatzeko leku berean app-a deskargatzeko QR kode bat eta erabilera-jarraibideak daude. Elektrizitatea kargatzeko prezioa 0,24€ Kw/orduko da.
Berriozarko udalak ingurumenarekin duen etengabeko konpromisoaren beste pauso bat da honakoa, erregai fosilak energia berriztagarriekin ordezkatzeko eta CO2 isuriak murrizteko apustua egina baitu.