Udalaren Auzo-Bulegoa (U.A.B.)
Udala
Udalaren Auzo-Bulegoa (U.A.B. siglez izendatua) urrats garrantzitsua da Berriozarko Udalak auzoekin sustatu nahi duen harreman modu berria gauzatzeko; hiritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko.
Zerbitzu publikoa izateko sortu da; batetik, hiritarrek udal ondasun eta zerbitzuak hobeki ezagutzeko eta gehiago erabiltzeko aukera izan dezaten; bestetik, egin beharreko izapideak errazagoak izan daitezen. Udalaren Auzo-Bulegoak azkar eta neurrira erantzun nahi die auzoei. Horiek hainbat bide tekniko dauzkate eskura, itxaron denbora gutxitzeko eta efikazia areagotzeko.
Telefonoaren Bidezko Informazio Zerbitzuak (012) osatzen du U.A.B.en lana, ordutegi zabalagoa baitu: 8:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.
Halaber, herritarrek, egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez, argibideak eskatu eta on line izapideak egin ditzakete gure Egoitza Elektronikoan.
Beraz, informazioko teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailez baliatu nahi dugu, administrazioaren eta hiritarren arteko harremana errazagoa izan dadin. Harremana telefonoz edo on line gauzatzerik ez dagoenean, bulegoan bertan lagunduko dizugu.
U.A.B.EN EGIN DEZAKEZUNA:
ERREGISTROA
- Berriozarko Udalari zuzendutako Eskaerak, idatziak edo jakinarazpenak erregistratzea.
BIZTANLEEN ERROLDA
- Alta, helbide aldaketa, datuen aldaketa
- Bizileku eta/edo Bizikidetzako Ziurtagiria/Agiria.
UDAL ZERGAK
- Matrikulatu berriko ibilgailuen alta.
- Gainbalioaren kalkulua.
- Ziurtagiriak: Ondasunak, JEZ (Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga), Zirkulazioaren Gaineko Zerga, Zorrik Eza…
- Fidantza eta abalen gordailua eta itzulketa.
- Ordainketak helbideratzea.
- Ordainketak geroratzea edo zatikatzea.
- Ordainagirien kopiak
UDALTZAINGOA
- Trafiko-isunen alegazioak.
- Atestatuak eskatzea.
- Ezgaituen zonetan aparkatzeko txartelaren eskaera.
- Arma-txartela eskatzea
BESTE IZAPIDE BATZUK
- Trafikon gidatzeko/zirkulazio baimenaren helbide-aldaketa.
- Ezkontzaz Kanpoko Elkartze Zibilen Erregistroa.
- Katastroko kontsultak.
- Udal arloek antolatutako ikastaroei buruzko informazioa (kultura, kirola, emakumea eta gazteria).
- Udalaren lokalak erabiltzeko eskaerak.
- Musika Eskolak antolatutako ikastaro eta kontzertuei buruzko informazioa.
- Garbiketa, Lorezaintza eta Mantentze Zerbitzuei zuzendutako oharrak
.
Helbidea: Euskal Herria Plaza, 1. p.k.31013 Berriozar (NAFARROA)
Telefonoa: 948 30 00 05
E-Posta: oac@berriozar.es
Jendaurreko orduak; Astelehenetik ostiralera 8:00etik 13:30era.
(ekainaren 11tik irailaren 22ra 8:30etatik a 13etara)