Ze berri aldizkariaren 101. zenbakia.
Heme_2013
101. zenbakiaren batera aldatu da Berriozarren Ze berri aldizkariaren banaketa egiteko modua. Aurrezte ekologikoa lortzea da helburua. Aurrerantzean honela eginen da banaketa:
1. Ale elektronikoak. Horrela nahi dutenek ale elektronikoa jasoko dute ordenagailuan, honako datu hauek Udaleko Euskara Zerbitzura bidaltzen badituzte (euskara@berriozar.es): izen-abizenak, jaiotza-urtea eta posta elektronikoaren helbidea. Web orri honen azalean ere jaso daiteke kopia bat.
2. Paperezko aleak. Zenbakiak txandaka banatuko dira Berriozar banatu den hiru zonetan. 101. zenbakia Etxaburua-Emaileak-Zortziko zonan banatuko da. Paperezko alea jasotzen ez dutenek honako puntu hauetan izanen dute eskura: Osasun Etxea, Kulturgunea, Liburutegia, Musika Eskola, Kiroldegia eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Norbaitek arazoak baldin baditu aldizkaria leku horietan jasotzeko eskatu dezake etxera bidal diezaiogun 948300359 telefonoan horrela adierazita.
Ze berri?ren zenbaki guztiak helbide honetan daude ikusgai: www.euskosare.org/euskara/ze_berri_aldizkaria
Biziki eskertzen diegu berriozartarrei Ze berri?ri betidanik eman dioten harrera ona eta espero dugu banaketa modu berriak eragozpenik ez sortzea aldizkaria eskuratzeko orduan.
