Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Ze berri? aldizkariaren banaketa aldatuko da 101. zenbakitik aurrera.

Heme_2013

Azala

Ze berri? aldizkariaren 100. zenbakia kalean dago. Urte hauetan guztietan, aldizkariak euskarari eta euskarazko kulturari buruzko gai eta pertsona ospetsu asko eta orotariko informazioa hurbildu dizkigu. Ze berri?ren 100 zenbakiak helbide honetan daude ikusgai: www.euskosare.org/euskara/ze_berri_aldizkaria

101. zenbakitik aurrera aldizkaria berriozartarrei zabaltzeko modua aldatuko da, aldizkariaren banaketak egungo gizartearen ezaugarriekin bat egitea nahi dugu eta. Izan ere, gero eta gehiago dira postontzi elektronikoan jaso dezaketen pertsonak. Bestalde, banaketa elektronikoak aurrezte ekologiko nabarmena ekarriko du.

Beraz, 101. zenbakitik aurrera, horrela nahi dutenek ale elektronikoa jasoko dute ordenagailuan, honako datu hauek Udaleko Euskara Zerbitzura bidaltzen badituzte (euskara@berriozar.es): izen-abizenak, jaiotza-urtea eta posta elektronikoaren helbidea.

Paperezko alea jaso nahi dutenek honako puntu hauetan izanen dute eskura: Osasun Etxea, Kulturgunea, Liburutegia, Musika Eskola, Kiroldegia eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Norbaitek arazoak baldin baditu aldizkaria leku horietan jasotzeko eskatu dezake etxera bidal diezaiogun 948300359 telefonoan horrela adierazita.

Ze berri? aldizkariaren banaketa aldatzen den bitartean, hainbat ale banatuko ditugu Berriozarko postontzietan, baina ez guztietan, izan ere, txandaka aukeratuko dira argitalpena banatzeko kaleak.

Biziki eskertzen diegu berriozartarrei Ze berri?ri betidanik eman dioten harrera ona eta espero dugu banaketa modu berriak eragozpenik ez sortzea aldizkaria eskuratzeko orduan.

Volver arriba