2026ko urtarrilak 23
Futbol zelaiaren ondoko aparkalekua irekita dago
Egokitutako espaziotik kanpo aparkatzen duten ibilgailuek isuna jaso dezakete
Agustinos industrialdeko futbol zelaiaren ondoan dagoen aparkalekua, Lidl supermerkatutik gertu dagoen eremua, berriz ere erabilgarri dago aparkatu ahal izateko.
Gune hau turismo, motozikleta eta furgoneta txikientzat bakarrik dago gaitua, eta aparkatzeko espreski seinaleztatutako guneetara mugatzen da bere erabilera.
Orubea Iruñeko Udalarena da, eta, beraz, egokitutako espaziotik kanpo aparkatzen duten ibilgailuek isuna jaso dezakete.